Mielotxin

2003ko udan sortu zen eta 2004ko hasieran bere lehen kontzertuak eman zituen inguruko herrietan. Lehen emanaldietatik Nafarroako talde berri eta original bat zela agerian geratu zen. Urte eskas batean Nafarroako herrietako koordinatzaile kulturalen agendan leku bat lortu zuen eta kritika onak lortu zituen.

2004ko maiatzean Nafarroako Artista Gazteen Lehiaketan lehen sari bat jaso zuen Musika Berrien arloan eta bigarren sari bat Illorako (Granada) Eurofolk lehiaketan.

2005ean lehen lana grabatu zuen "Empapate" izenekoa eta Navelgaseko (Asturias) VI. Folk Lehiaketaren finalera heldu zen.

2006an Kantabriako Escenario Prau Lehiaketan hirugarren saria atera zuen eta irabazle izan zen Ermuko (Bizkaia) Folkez Blai Lehiaketan.

2007an Mendebala-Sopuertako III. Maketen Lehiaketa irabazi zuen. Saria bigarren disko bat grabatzea da MDSK diskoetxearen eskutik. "Almadierra" izenpean kaleratu da eta Modesto Refojo, Pepe Vaamode grupo gitarra-jotzaile galiziarraren ekoizpen lanetan aritu da. Baita Joaquín Taboada piano-jotzaile nafarraren laguntza izan zuen.

Lan honek aurrerapauso kualitatibo bat suposatzen du taldearen muinean, bertan azken urtetako lana eta tradizio musikalarekin duen konpromisoa islatzen baita, beti ere taldearen ikuspuntutik habiatuta.

Izen handiko musikari eskorekin jo dute: Hevia, Flook, Eliseo Parra, Trádere, La Masguña, Berrogüetto, Shooglenifty...

2010ean hirugarren diskoa kaleratzen dute "Cuando la beharra obliga". Izenburuak gerra-ostean gure aitona-amonek askotan erabiltzen zuten esamoldeari egiten dio aipu. Behar bat, artistikoa kasu honetan, izan da lan berri hau plazaratzearen arrazoi nagusia, non agerian geratzen da taldearen eboluzioa, berritzea eta sendotzea, hiru taldekide berrirekin eta lan egiteko era profesionalago batekin,  entsegu, irizpide musikal eta taldearen filosofia guztiz eraberritu ondoren. Proiektu berri honetan apustu gogor bat egin nahi izan da. Horregatik grabazioa Madrilgo PKO estudioetan burutu zen , MDSK zigiluarekin eta Pipo Refojoren produkzioarekin. Errepertorioa, berriz ere, Mielotxinen nortasunaren isla da non euskarak eta gaztelerak, sortutako doinuak eta abesti herrikoiak, kanta instrumentalak eta ahozkoak… elkarbizitzen dute, musika herrikoiaren ikuspuntu berri bat eskainiz, XXI. mendekoa, alegi .

2013an Mielotxin urtebetez eszenatokietatik erretiratzen da beren kideek hainbat proiektu pertsonal ezberdin burutzeko: Iñigok antzineko jotei buruzko liburu eta ikuskizun bat kaleratzen ditu, Beñatek Jazzeko goi mailako ikasketak osatzen ditu.

Taldeak urte honetan hausnarketarako eta etorkizuna berrantolatzeko erabiltzen du, taldea hirukote bilakatuz. Sonoritate berriak, tresna herrikoien indartzea, ahots joko gehiago, pianoaren erabiltzea... orohar taldeare errepertorioa berregokitu eta abesti berriak lantzen ari dira 2014an aurkeztuak izateko.

Taldeak 2017an Oiartzungo MECCA estudioetan, azken urteetan landutako kantuz osaturiko laugarren CDa  grabatzen du. Hauetako konposizio batzuk 1953an Nafarroan Alan Lomaxek grabatu zituen kantuetan oinarritzen dira. Grabazio honetan, Mielotxinek bere oinarrizko erara jotzen du, hau da, bost kide izango dira joko dutenak, bi berriak izanik, Salva Tarazona perkusionista bezala eta Xabi Folch kontrabaxuan.

Mielotxin, ikuskizun honekin, etapa berri batean sartzen da. Mielotxinek Oinarin dantzariekin batera, zuzenean egindako ikuskizun berri honekin herriko musika eta modernitatea konbinazio bikaina egitea posible dela adierazten du, Mielotxinen lan berri honetan kalitate musikala, freskotasuna eta originaltasuna elkartzea lortuz.

 

Copyright © 2014: Mielotxin Folk Taldea • mielotxin@mielotxin.com

Diseño  web: Imprenta Goldaracena