1
2
3
4
5
6
7
8
9

Mielotxin 2003ko udan sortu zen eta 2004ko hasieran bere lehen kontzertuak eman zituen inguruko herrietan. Lehen emanaldietatik Nafarroako talde berri eta original bat zela agerian geratu zen. Urte eskas batean Nafarroako herrietako koordinatzaile kulturalen agendan leku bat lortu zuen eta kritika onak lortu zituen.
2004ko maiatzean Nafarroako Artista Gazteen Lehiaketan lehen sari bat jaso zuen Musika Berrien arloan eta bigarren sari bat Illorako (Granada) Eurofolk lehiaketan.
2005ean lehen lana grabatu zuen “Empapate” izenekoa eta Navelgaseko (Asturias) VI. Folk Lehiaketaren finalera heldu zen.
2006an Kantabriako Escenario Prau Lehiaketan hirugarren saria atera zuen eta irabazle izan zen Ermuko (Bizkaia) Folkez Blai Lehiaketan.
2007an Mendebala-Sopuertako III. Maketen Lehiaketa irabazi zuen. Saria bigarren disko bat grabatzea da MDSK diskoetxearen eskutik. “Almadierra” izenpean kaleratu da eta Modesto Refojo, Pepe Vaamode grupo gitarra-jotzaile galiziarraren ekoizpen lanetan aritu da. Baita Joaquín Taboada piano-jotzaile nafarraren laguntza izan zuen.
Lan honek aurrerapauso kualitatibo bat suposatzen du taldearen muinean, bertan azken urtetako lana eta tradizio musikalarekin duen konpromisoa islatzen baita, beti ere taldearen ikuspuntutik habiatuta.

Izen handiko musikari eskorekin jo dute: Hevia, Flook, Eliseo Parra, Trádere, La Masguña, Berrogüetto, Shooglenifty...